Nola iritsi

Ibilgailu astunen zerbitzua

Garraiolariak era osoan eta profesionalean hartuak izango diren zerbitzuak behar dituzte. Horretan lan egiten dugu, zerbitzu eta produktu berriak eskainiz, eguneroko lanerako garrantzitsuak.

Electrizitatea

Orainak erakusten du gerora zein bide hartu. Bezero bakoitzarentzat soluzio ezberdinak eta pertsonalak izango dituen taller integrala da gure bidea. Halere, badakigu nondik gatozen eta zein diren gure oinarriak: taller elektrikoa. Horregatik, guztiz prestatuta gaude edozein arazo elektriko konpontzeko. Alternadore, abio-motor, argi arazoak, instalazio erreak, indar falta,..., denetik konpontzeko gaitasuna daukagu.

Hozkailu makinak

Garraiorako hotz makinen marka liderreko zerbitzu ofizialak gara. Makina hauen salmentaz, muntaiaz eta konponketaz arduratzen gara. Bezero bakoitzari bere beharren arabera behar duen makina motaz hitzegiten diogu eta zer beharko lukeen aholkatzen saiatzen gara. Giza talde prestatuaz aparte, biltegi ederra daukagu. Guzti honengatik, gure zerbitzua europako saldu-osteko zerbitzurik onenetariko bat bezala dago. 24 orduko zerbitzua ere eskaintzen dugu, honekin bezeroen esanetara gaude urteko egun guztietan.

Takografoak/limitadoreak

Anzizar VDO takografo eta abiadura limitadoreen zerbitzu ofiziala da eta artikulu hauen salmenta, instalazio eta mantenimentuaz arduratzen da. Gure ezagupenak hobetzearren, taller talde bat RED SIGLO XXI barruan gaude eta ISO kalitate zertifikatua lortu dugu. VDO etxea munduan dagoen garrantzitsuena da elementu hauetan, izan ere ia %100ak dauka jarririk bere kamioietan marka hau, honek berekin ematen duen garantiarekin.

Aire girotua

DIRNA, aire girotuen liderra, etxearen zerbitzu ofiziala gara. Erosteko garaian nahi adina aholkatzen zaitugu, makinaren muntaiaz arduratzen gara eta mantenimentua eskaintzen dizugu. Makina hauetan lan egiteko behar diren ezagupenez eta tresnez horniturik gaude. Kalitate goreneko aire girotu batez gozatuko duzu bai udako arratsalde beroetan edo leihorik ireki ez daitekeen hauts askoko lekuetan. Makina ebaporatiboak ere baditugu, zeinak ez duten motorra martxan eduki beharrik hotza egiteko. Hauek oso garrantzitsuak dira deskantsu momentuetarako, bidaia modurik onenean jarraitzeko aukera ematen dizulako.

Berokuntza sistema

Eberspacher-eko zerbitzu ofiziala gara gipuzkoan. Mundu mailan marka liderra da, bai aireko berokuntza sistemetan, bai ur prekalentadoreetan ere. Makina hauen salmenta, instalazio eta mantenimentuaz arduratzen gara. Horretarako giza talde prestatua eta ordezko pieza eta makina berrien stock handia dugu. Soluziorik onena da, ibilgailuaren egon lekua tenperaturarik onenetan mantentzeko.

ABS/EBS Sistemak / Suspentsio elektronikoa

Kamio nahiz ia erremolke guztiek dakartzaten sistema berritzaileak dira hauek. Horregatik, badaramakigu denbora bat kalitatezo produktuak dituzten bi markekin lanean: WABCO eta HALDEX. Horren erakusgarri da kamioi eta erremolkeen gehiengoak bi marka hauetan dutela konfidantza. Bi etxe hauek hornitzen dute ibilgailu industrialen industria, balazta sistemez eta beste kontrol sistema batzuz. Fabrikante garrantzitsuenak sistema hauetan dute konfidantza, beren kamioi, erremolke eta autobusak egiteko garaian, seguritate eta konfort gehiago ematen dielako. Sistema hauekin lan egiteko hain garrantzitsu diren diagnosi sistemak ditugu eta makina hauen ezagutza duten giza talde on bat.

Baskula mugikorrak

Produktu honen berezko izena kamioien kargen kontrolarentzako irakurgailu elektronikoa da, baina ahoz-aho erabiltzen dena baskula mugikorra da. Sistema honekin momentu bakoitzean zein karga garraiatzen ari garen jakin daiteke, eta guztiz baliagarria da karga eta deskarga momentuetarako. Makinak pantalla txiki bat du, eta bertan adierazten da kargaturiko pisua. Muntai garaian, presio ezberdin batzuk konfiguratzen dira eta automatikoki momentu bakoitzeko pisua adierazten digu. Soilik suspentsio neumatikoa duten kamioi-buru, nahiz erremolkeetan jarri daiteke sistema hau.

Gurpilen kalibragailu neumatikoa

Gurpilen momentuko kalibrazioa era automatikoan eta konstantean kalkulatzen du, aurrez ezarritako presio bat mantenduz momentu guztietan. Presioa gutxitzen bada gurpil bat edo gehiagotan, sistemak gidaria informatzen du, eta aldi berean gurpilak puzten hasten dira automatikoki.
Kalibradoreak ondoko abantailak ditu:

  • Gurpilen bizi iraupena luzatzen du.
  • Seguritatea handitzen da.
  • Gasoil kontsumoa txikitu egiten da.
  • Presio txikiekin ibiltzeagatik gertatzen diren gurpil leherketak ekiditen dira.
  • Ustegabeko geldiuneak ekiditen ditu, ordutegiak errespetatzen laguntzen duelarik.

Multimedia/Telekomunikazioak/Etxetresna mugikorrak

Lokalizazio-sistemak eta flota-kudeatzaileak, nabegazio-sistemak eta alarmak ditugu, 24 boltioetan lan egiten duen edozein ibilgailurentzat. Ibilgailu bera lapurtuz gero, bera bilatzeko aukera ematen duten alarmak ere baditugu. Telefonoentzako eskurik gabeko sistemak, irratiak eta emisorak oso erabilgarri dira mundu honetan dabiltzan profesionalentzat. Emisorak, C.B., UHF, VHF, trunking, lizentziarik behar ez duten talkiak, telefonoak, faxak, modemak,..., eta komunikazioaren barnean aurkitzen ditugun elementu guztiak dauzkagu. Atzera-martxako kamarak, zubi birakariak, estroboskopikoak, eta antena mota guztiak: radio, dab, cb, uhf, vhf, telefonia, gps, tv, parabolika,... Bidaiak egokiagoak izan daitezen, etxetresna txiki ugari dauzkagu: tv, bideoak, kafe-makinak, neberak, ur berotzaileak, hozkailuak, mikroondasak, etc.

ANZIZAR, S.A. Beasain-Zumarraga Errepidea, 0 Km
20200 Beasain-Gipuzkoa. telefonoa 943 881 700 / faxa 943 884 811

ANZIZAR, S.A. Ordezkaritza Zaisa poligonoa, 16. zmbk.-B2
20305 Behobia-Irun. telefonoa 943634062 / faxa 943637610