Nola iritsi

Ibilgailuen zerbitzua

Bezeroaren arretarako 1.000 metro karratu ditugu, ibilgailuak ahalik eta ondoen behatzeko. Bestalde, tailerreko zerbitzu profesionala dugu, mantenimentu eta konponketarako azken teknologiez horniturik, eta giza-talde hobe-ezin baten jakintzarekin. Lau jasogailu ere baditugu, konpoketa denbora murriztearren.

Bosch Car Service

Berebilentzako dagoen teknologiarik modernoena: gure instalazioetan aholkularitza aproposa, lan profesionalak eta prezio egokiak aurkituko dituzu. Edozein motatako autoa izanik ere guregan fidatu daiteke, bai edozein material erosteko garaian, baita ere gure zerbitzu eta konponketetan. Azken BOSCH teknologia dugu eta etxe honek momentu bakoitzean duen informazioa erabiltzeko aukera ematen digun programa baten barnean gaude. Guztiz ezaguna da honek duen garrantzia, izan ere honekin edozein arazo aurpegiz-aurpegi lantzeko modua dugu.

Diagnostikoa

Azken urteotan aurrerakada garrantzitsua izan du teknologiak berebilen munduan, batipat elektronikaren sarrerarekin. Horregatik da ezinbesteko diagnosi-ekipoak izatea, edozein markatako azken modeloak konpontzeko gai izateko.

Pre-ITV

Ibilgailua puntuan jartzea komenigarria da aldizkako ikuskapen teknikora (ITV) joan aurretik.

Aire girotua eta berokuntza-sistema

Urte sasoi bakoitzean izaten dugu elementu hauen beharra. Aire girotu nahiz berokuntza sistemak jarri edo konpontzeko aukera ematen dizugu. Ingurugiro lege guztiak errespetatzen dituzten gasak erabiltzen ditugu aire girotu sistemak konpontzeko garaian; tresneria ere guztiz berritzailea da, eta hauekin matxurak bilatzeko erreztasun handiagoak ditugu.

Elektrizitatea/Mekanika

Argien arazoak, bateriak, alternadoreak, arrankeak, elektrizitate instalazioak,..., guretzako zeharo arruntak diren lanak, baina erabat garrantzitsuak kotxeak arazorik izan ez dezan eta behar bezala ibil dadin. Olio aldaketak, eskapeak, amortiguadoreak, embrageak, balaztak, motorreko konponketak,..., mekanikaren munduan ohiko elementuak eta noizean bahin berrikustea ondo etortzen dena.

ANZIZAR, S.A. Beasain-Zumarraga Errepidea, 0 Km
20200 Beasain-Gipuzkoa. telefonoa 943 881 700 / faxa 943 884 811

ANZIZAR, S.A. Ordezkaritza Zaisa poligonoa, 16. zmbk.-B2
20305 Behobia-Irun. telefonoa 943634062 / faxa 943637610