Certificado ISO

Anzizar

“Ibilgailu arin eta astunen munduan erreferentzi bilakatu da azken 25 urteotan. Esperientzia honen laguntzaz, arazoak konfiantzaz eta serenitatez argitzen laguntzen du. Produktuen eta bezeroei eskeinitako zerbitzuen kalitatea dira gure jokabideen balore eta irizpideak.”

1976an gutxik uste zuten Anzizar 25 urte geroago ibilgailu arin eta astunen munduan erreferentzi puntu bilakatuko zenik. Eguneroko lan gogorrak horra heltzea ahalbidetu du. Bai Gipuzkoan baita gure inguruneko probintzietan ere, gogor lan egin dugu jakinik gure azken helburua, bezeroen eskakizunen optimizazio gorena lortzea dela.

Anzizar edozein lekutan dagoen pertsona/enpresa-rentzat irekita dagoen sozietate bat da.Gure esperientziak erakusten digu, arazoak konfiantzaz eta serenitatez heldu behar direla, jakinik enpresa barruan gaudenok hobetze-formazio iraunkor batean gaudela.

Gure ikuspuntutik, bezeroen nahiak ahalbidetzeko zerbitzuak bi zutabetan sustengatzen dira: pertsonetan eta teknologian. Horretarako, lanerako eta ikasteko prest dagoen giza taldea daukagu, eta beste aldetik teknologia eta informazio multzo bat dauzkagu. Hau guztiarekin soluzioak aurkitzen ditugu, gero eta berritzaileago eta bizkorragoa den mundu baten barnean.

Produktuen kalitatea eta bezeroei eskainitako zerbitzuen kalitatea dira eta izango dira gure jokabide balore eta irizpideak. Hau dena, lantzen ari garen kalitate osoko sistema baten barruan. Gure sektorearen barnean sor daitekeen edozein arazo konpontzeko prestatuta gauden jende multzo bat gara eta zeinetan fidatu daitekeen.

ANZIZAR, S.A. Beasain-Zumarraga Errepidea, 0 Km
20200 Beasain-Gipuzkoa. telefonoa 943 881 700 / faxa 943 884 811

ANZIZAR, S.A. Ordezkaritza Zaisa poligonoa, 16. zmbk.-B2
20305 Behobia-Irun. telefonoa 943634062 / faxa 943637610